Txapelketako lehen faseko hiru jardunaldiak jokatu ondoren, pasa den larunbatean erabaki zen zer lau bikote pasatuko ziren finalerdiak jokatzera, eta zer beste bi geratuko ziren kalean. Beaskoetxeak eta Imanol Lopezek osatutako bikoteak aurrera egin du, eta finalerdietan izango da bihar; Iñaki Osa Goikoetxeak eta Eric Irastorzak osatutako bikoa, aldiz, kalean geratu zen, azken jardunaldiko partida irabazi bazuten ere.
Bihar arratsaldean jokatuko dira txapelketako finalerdiak Balda frontoian. Barandika eta Etcheto Olharan eta Del Rioren aurka arituko dira; Beaskoetxeak eta Lopezek, berriz, Ekiaga eta Lekerika izango dituzte aurkari.
Jaialdirako sarrerak hemen erosi daitezke.