Udal ordainketak Bizum bidez egin ahal izango dira

Maria Maya Manterola 2022ko ekainaren 4a

Aurrerantzean zergak, tasak eta isunak Bizum sistemaren bidez ordaindu ahal izango dira, kreditu txartela erabili beharrik izan gabe. 

Herritarrei ordainketak egiteko erraztasunak emateko helburuarekin, Bizum bidezko ordainketa sistema jarri du martxan Zumaiako Udalak. Agiriak helbideratu gabeko kasuetan, tasak eta zergak ordaintzeko aukera berri bat izango da, eta isunak ordaintzeko ere balioko du sistemak.

Hona hemen ordainketak Bizum bidez egiteko udalak emandako jarraibideak:

Udalari Bizum bidezko ordainketa Euskal Administrazioaren ordainketa pasabide bitartez egin behar da, eta sistema erraza eta segurua da. Honakoak dira jarraitu beharreko pausoak:

  • Nire Ordainketa webgunean ordainagiria identifikatu (zenbakia jarri)
  • Finantza erakundea aukeratu
  • Dirua kargatuko zaion erabiltzailearen telefonoa sartu
  • Sistemak bidalitako gakoa sartu

Honakoak dira udal tasa, zerga eta isunak ordaintzeko aukerak:

  • Ordainketa helbideratuta baldin baduzu, bankutik pasako zaizu zenbatekoa
  • Ordainagiria jasotzen baduzu, hiru modu dituzu ordainketa egiteko:
  • Aurrez aurre: banketxera joan eta ordainagiria ordaindu. Honako banketxeetan egin daiteke ordainketa: Kutxa, Laboral Kutxa, Caja Rural, La Caixa, Santander, Sabadell eta BBVA.
  • Online: Nire Ordainketa webgunean.
    -VISA txartelarekin
    -Bizum sistemaren bidez egin daiteke.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide