Txingudiren aurka jokatuko du Labarra Pulpok igoerako play offeko finala

Maria Maya Manterola 2022ko ekainaren 4a

Euskal Ligara igotzeko play offeko finalerdia jokatu dute zumaiarrek Askartzaren aurka. Aise irabazi dute etxekoek 35 eta 19. Finala bihar jokatuko dute, 12:00etan.

Euskal Ligara igotzeko play offeko finalerdia jokatu dute gaur arratsaldean Pulpok eta Condunor Askartza Leioako taldeak. Zumaiarrek nagusitasunez garaitu dituzte aurkariak, eta beraz, biharko finalean izango dira. 

Lehenengo ordu laurdenean pareko aritu dira bi taldeak. Lehenengo zatia amaitzerako Pulpok aurrea hartua zion aurkariari, eta bigarren zatian bai, nagusitasunez hartu du mendean Askartza. 

Bihar 12:00etan jokatuko du finala Pulpok Txingudirren aurka, Lubakin. Irundarrek lau goleko aldearekin irabazi diete bizkaitarrei, 30-26. Labarra Pulpo taldea animatu eta bultzatuko duten zaletuez betetzeko asmoarekin, klubak harmaila gehigarriak jarriko ditu. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da Euskal Ligara igotzeko aukera, Pulporen YouTubeko kanalean.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide