Gipuzkoako boxeolari onentsuenak bildu zituen atzo Aitzuri pilotalekuak. Izan ere, Zumaia Cuban Boxing klubak antolatuta, Gipuzkoako boxeo txapelketako finalak jokatu ziren, eta bertan izan ziren zumaiarrak ere.
Jokatutako sei borrokaldietatik lau izan ziren txapelketarako puntuagarriak, eta horietako batean, 64 kilokoen kategorian, aritu zen Mady Diame Zumaia Cuban Boxing klubeko boxeolaria, Team Ligo taldeko Daniel Pozosen aurka. Kategoria horretako txapelduna da Diame, atzo Pozos garaitu ondoren.
Aurretik jokatu dituzten intergym, edo gimnasioen arteko borrokaldiekin alderatuta, boxeo jaialdia publikoarekin izan da. Zaleek ringetik gertu jarraitu ahal izan zituzten borrokaldiak.