90 urteko zumaiarrak omendu dituzte gaur

Maria Maya Manterola 2022ko ekainaren 5a

Hogarrean omendu dituzte 90 urteko hamahiru zumaiar, senideak ondoan zituztela. Mikrofonoz beren izenak aipatzearekin batera, lore sorta eta opari bana eman dizkiete udal ordezkariek.

Beheko Plaza abesbatzako kideek ere parte hartu dute ekitaldian, Musika Eskolako haurren laguntzaz. Gero, banaka aipatu dituzte aurten 90 urte bete dituzten hamahiru zumaiar, eta Pilar Alberdi Zumaiako Gizarte Zerbitzuetako teknikariak eta Iñaki Ostolaza alkateak lore sorta eta opari bana eman dizkiete omenduei. Behin ekitaldia amaituta, mokadutxo bat hartzeko aukera izan dute bertaratutakoek.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide