Zumaiarra da Lasaoko istripuan hil den moto gidaria

Anartz Izagirre 2022ko ekainaren 5a

39 urteko gizonezko bat hil da gaur arratsaldean auto istripuan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, 18:35 inguruan gertatu da. 

Auto batek eta moto batek elkar jo dute 18:35 inguruan, Lasao auzoaren parean, Azpeitirako noranzkoan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, osasun langileek ezin izan dute moto gidaria suspertu. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide