Hasi dituzte Flysch Trailera begirako entrenamendu saioak

Juan Luis Romatet 2022ko ekainaren 6a

Datorren urrian jokatuko den XIII. Zumaia Flysch Trail mendi lasterketara begira entrenamendu sorta prestatu du kirol proba honetako antolakuntzak. Atzo goizean egin zuten lehen saioa.

Lehen entrenamendu saio honetan hemeretzi lagunek hartu zuten parte, korrikalariak eta gida edo prestatzaileak batuta. Herritarrez gain, espresuki egun horretan Zumaiara gerturatutako kirolariak ere izan ziren igande goizeko saioan. Lubaki kiroldegitik abiatuta, Elorriagarako bidea egin zuten kirolariek giro onean. 

Ekainaren 19an egingo da hurrengo entrenamendu saioa. Arantza alderantz egingo dute orduan, 14 bat kilometro inguruko bidea eginez. 

Zumaia Flysch Trailen webgunean aurki daiteke probaren eta entrenamendu saioen inguruko informazioa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide