Pilota eskolako pilotari gazteenak atera ziren larunbat arratsaldean Odietako kantxara. Sei izan ziren jokatu ziren partidak kimu eta benjamin mailan, palazkoak eta eskuzkoak; azken honetan banaka eta binaka. Maila hauetan jokatzean, pilotan aritzeari ematen zaio garrantzia, lortutako emaitzei baino. Hori bai, denak joan ziren etxera garaikurrekin.
Eskuzko lehiaketa herrikoia
Ostiral arratsaldean jokatu zen eskuzko txapelketa herrikoiko bosgarren jardunaldia, emaitza hauekin:
- Ander Odriozola-Oihan Iribar, 22 / Eneko Urbieta-Unai Beristain, 6
- Aritz Salegi-Arkaitz Astigarraga, 15 / Josu Salegi-Aitor Aizpurua, 22
- Aitzol Oliden-Peio Etxabe, 22 / Gorka Iribar-Joseba Martija, 6
Palazko txapelketa herrikoia
Aurrera doa palazko txapelketa herrikoia ere. Eskuzko txapelketaren kasuan bezala, sanpedroen bueltan jokatuko dira txapelketa honetako azken partidak. Pasa den asteko neurketetan emaitza hauek izan ziren:
- Calderon-Ulazia, 18 / Unax-Luis Mari Alberdi, 10
- Calderon-Ulazia, 18 / Aizpurua-Elso, 7
- Segurola - Segurola ll.a, 18 / Osa-Alberto, 14
- Osa-Alberto, 18 / Zendoia-Oskarbi, 8
- Segurola - Segurola ll.a, 18 / Alberdi-Iribar, 10
Imanol Lopez finaletik kanpora
Donostia Grand Slam zesta-punta txapelketako finalerdiak jokatu ziren larunbat arratsaldean Donostiako Balda frontoian. Beaskoetxeak eta Imanol Lopezek osatutako bikoteak denboraldi honetan punta puntan dauden Erkiaga eta Lekerika izan zituzten aurkari. Bigarren hauek irabazi zuten partida bi setetan (13-15 eta 12-15) eta Barandika-Etchetoren aurka jokatuko dute Donostiako txapelketako finala datorren larunbatean.