Euskal Herriko pentsiodunen bizikleta martxa Getariatik barrena iritsiko da Zumaiara. Pentsiodunen plataformak mobilizazioan parte hartzera deitu ditu herritarrak: Balenciaga ontziola parean jarri dute hitzordua, 17:00etan. Bizikletarik ez duten herritarrek ere parte hartu ahal izango dute, Beheko plazan geldialdia egingo baitu martxak.