Anoetara joateko autobusa jarriko du Algorri taldeak datorren denboraldian ere

Juan Luis Romatet 2022ko ekainaren 10a

Argazkia: Algorri taldea.

2021-2022 futbol denboraldia amaitu berri, Zumaiako realzaleak biltzen dituen Algorri taldea datorrenera begira jarri da dagoeneko. 

Orain aste gutxi bukatu zen futbol denboraldia Realarentzako. Aurrekoetan bezala, Europara sailkatzea lortu dute txuriurdinek, eta hurrengo denboraldia prestatzeko mugimenduen dantza hasi da dagoeneko: jokalari batzuek taldea utziko dute, eta beste batzuk etorriko dira.

Algorri taldeak, aurreko urteotan bezala, autobusa jarriko du Realak Anoetan jokatuko dituen partidetara zaletuak eraman eta ekartzeko. Bus honetan joan-etorriak egiteko interesa dutenek izena eman dezakete algorritaldea@gmail.com posta elektronikoko helbidera idatzita.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide