Final laurdenetara heldu da pala txapelketa herrikoia

Juan Luis Romatet 2022ko ekainaren 9a

Ligaxka moduan jokatutako lehen fasea amaituta, gaurtik aurrera jokatuko dira pala txapelketa herrikoiko final laurdenak. 

Pasa den astean jokatutako partidek eman zioten amaiera pala txapelketa herrikoiko lehen faseari. Multzo bakoitzeko sailkapenak erabakita, final laurdenen txanda izango da orain.

Hauek izan dira txapelketako bi multzoetako sailkapenak:

A multzoa

1. Ruiz - Martinez
2. Calderon - Ulazia 
3. Aizpurua - Elso 
4. Unax - Luis Mari Alberdi 

B multzoa

1. Segurola - Segurola ll.a
2. Osa - Alberto 
3. Zendoia - Murua
4. Alberdi - Iribar

Multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuek jokatuko dituzte finalerdiak. Partidak, eguraldiak laguntzen badu, behintzat, Odietan jokatuko dira.

Gaur, bi partida hauek jokatuko dira, 18:45etik aurrera:

  • Calderon - Ulazia / Zendoia - Oskarbi 
  • Osa - Alberto / Aizpurua - Elso 

Larunbatean partida bakarra jokatuko da, 11:30etik aurrera:

  • Segurola Segurola ll.a / Luis Mari Alberdi - Unax

Datorren asteartean, 18:30ean, jokatuko da laugarren eta azken norgehiagoka:

  • Iribar - Alberdi / Ruiz - Martinez

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide