Bihar arte dago epea zabalik TAOko txartela ordaintzeko

Juan Luis Romatet 2022ko ekainaren 9a

Datorren asteazkenean, ekainaren 15ean, sartuko da indarrean TAOren udako saioa. Horretarako, herritarrek bertakoen txartela egoki beharra, eta etxeetara bidalitako ordainagiria ordaindu. Hau ordaintzeko epea bihar bukatuko da. 

Uda sasoian sartzearekin batera bertakoen guneak ere indarrean egongo dira egunero. Bertakoentzako gordetako aparkalekuak hiru gunetan banatu dituzte: Zubitxikitik barrurakoa (1. gunea), Zubitxikitik kanporakoa (2. gunea), eta Larretxo auzunekoa (3. gunea).

Erregulazio berria indarrean jartzearekin batera, bertakoen txartela egokitu beharra dute zumaiar guztiek. Horretarako, ekainaren 10a baino lehen etxeetan jasotako ordainagiria ordaindu beharko dutela adierazi du udalak. Ordainketa eginda, gutunean jasotako txartelak 2023ko ekainaren 14ra arte balio osoa izango du.

Txartel berria behar dutenek (erroldan aldaketa egiteagatik, auto berria izateagatik...) bi modutan egin egin ahal izango dituzte eskaerak: online, labur.eus/TAOtxartela webgunean, edo TAO bulegoan (Kantauri plaza 7 / 644 19 23 69 / taozumaia@iparksa.com),

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide