Markina-Xemeingo Masters Grand Slamean arituko dira Lopez eta Goikoetxea

Juan Luis Romatet 2022ko ekainaren 11

Igandean hasi eta uztailaren 16ra bitartean Markina-Xemeingo Masters Grand Slam zesta-punta txapelketa jokatuko da. Parte hartzaileen artean izango dira Zumaiako bi puntista: Iñaki Osa Goikoetxea eta Imanol Lopez, alegia. 

Bi multzotan banatuko dira txapelketan parte hartuko duten sei bikoteak. A multzoan Erkiaga-Zabala, 
Olharan-Etcheto eta Arbe-Lekerika bikoteak arituko dira; B multzoan, aldiz, Goikoetxea-Salegi, Beaskoetxea-Lopez eta Barandika-Del Rio.

Datorren igandean, eguerdiko 12:00tan, jokatuko da lehen jardunaldia: Beaskoetxea-Lopez Barandika-Del Rioren aurka arituko dira, eta Arbe-Lekerika  Olharan-Etchetoren aurka.

Hurrengo bi jardunaldiak ekainaren 18an eta 25ean jokatuko dira. 18ko jardunaldian sartuko dira jokoan Goikoetxea eta Salegi.  Uztailaren 2an eta 9an finalerdiak jokatuko dira, eta finala uztailaren 16an.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide