Herri inguruko hainbat errepide itxiko dituzte bihar Zarauzko Triatloia dela eta

Onintza Lete Arrieta 2022ko ekainaren 10a

Zirkulazio murrizketak 14:45ean hasiko dira, eta 18:00ak arte iraungo dute. Gehien Narrondoko bizilagunei eragingo diete aldaketek, horiek ezingo baitute autoz Zumaiarako bidea egin. Autobus zerbitzuari ere eragingo dio kirol probak. 

Zarauzko Triatloia bihar jokatuko da, eta ohi bezala, horrek aldaketak eragingo ditu inguruko herrietako zirkulazion hainbat orduz. Zumaiari dagokionez, 14:45etik 18:00etara herri inguruko zenbait errepide itxita egongo dira.

Lurraldebus autobus zerbitzuan ere eragina izango du kirol probak. Geltokietan jarriko dituzte aldaketen inguruko oharrak, baina hemen ere ikus daitezke: Urola Erdia eta Urola Kosta.

Udalak jakitera eman duenez, honakoak izango dira aldaketa nagusiak:

  • Zumaia eta Zarautz arteko kostako errepidea (N-634) itxita egongo da Zarauzko noranzkoan. Horregatik, Zarautzera joateko A-8 autobidea erabili beharko dute zumaiarrek. 

  • Bombas Azkue enpresaren pareko biribilgunea eta Zarautz arteko errepidea (N-634) itxita egongo da Zarauzko noranzkoan. Narrondoko bizilagunek ezin izango dute errepide horretatik Zumaiara autoz joan. A-8 autobidetik egin beharko lukete bidea, Zarautzeraino joanda eta han buelta hartuta.

  • Zarautz, Meagas, Aizarnazabal eta Oikia artean itxita egongo da GI-2633 errepidea. Oikiarrek, Oikiatik sartu eta irteteko, Pollos Oikina enpresaren pareko sarbidea erabili beharko dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide