Hamabi emakumek eman dute izena, eta Banaiz Bagara elkarteko Pako Aristik dihardu irakasle. Ekainean hiruna orduko lau saio egingo dituzte eta, ondo bidean, irailean beste saio batzuk izango dira, oinarrizko ikastaroa osatzeko.
Adinekoak zaintzen aritzen diren langileentzat euskara ikastaroa antolatu du Zumaiako Udalak. Oinarrizko ulermena lantzea eta esaldi erabilienak ikastea da ikastaroaren helburua, zaintzen dituzten pertsonekin gertuko harremanak lantzeko. Bestetik, Euskaraldiaren testuingurua indartzea ere bada ikastaroaren helburuetako bat.