Zarauzko Triatloia irabazi du Helene Alberdik

Amaia Urbieta Arruti 2022ko ekainaren 11

Helene Alberdi helmugara heltzean. (Amaia Urbieta Arruti)

"Txikitako ametsa" bete duela esan du Alberdik Zarauzko Triatloia irabazi berritan. Hunkituta agertu da distantzia erdiko triatloi entzutetsua irabazita. Judith Corachan 2019ko txapelduna helmugaratu da bigarren.

Indartsu itzuli da Zarauzko Triatloia bi urteko etenaren ondoren. Antonio Benito eta Helene Alberdi zumaiarra izan dira distantzia erdiko triatloi entzutetsua amaitzen lehenak gaurkoan, eta haien atzetik heldu dira David McNamee eta Leon Chevalier gizonezkoetan, eta Judith Corachan eta Justine Guerard emakumezkoetan. 

Podiumean sartzea espero zuen arren, 2019ko garaile Corachanen aurretik geratzea ez zuen inondik inora espero Alberdi zumaiarrak. Igeriketa probaren amaieratik buruan izan da zumaiarra, eta Corachan eta Guerard une oro oso gertutik jarraika izan baditu ere, ez dute Alberdi aurreratzerik lortu. Hunkituta agertu da zumaiarra helmugan, eta asko sufritu badu ere, Zarauzko Triatloia irabazita "txikitako ametsa" bete duela azaldu du.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide