Txirrindularitza txapelketa eta bizikleta ikuskizuna, Bizikleta Egunari amaiera emateko

Mireia Galarza Bastida 2022ko ekainaren 12a

Xuban Arakistain eta June Del Teso izan ziren alebin mailako txapeldunak. Infantil mailari dagokionez, Beñat Etxaniz eta Ane Zubeldia izan ziren lehenengoak helmugara iristen.

Goizeko ekintzen ostean, alebin eta infantil mailako txirrindularitza txapelketarekin eta bizikleta ikuskizunarekin eman zioten amaiera Bizikleta Egunari atzokoan. 

Lasterketari dagokionez, Xuban Arakistain eta June Del Teso izan ziren alebin mailako txapeldunak. Infantil mailari dagokionez, Beñat Etxaniz eta Ane Zubeldia izan ziren lehenengoak helmugara iristen.

Jarraian egin zuten Beheko Plazan bizikleta ikuskizuna, eta asko izan ziren bertara gerturatu ziren herritarrak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide