Ukrainako errefuxiatuen alde 1.203 euro bildu dituzte Gertu elkarteko saltokietan

Maria Maya Manterola 2022ko ekainaren 13a

SOS Ukraina Zumaia taldearekin elkarlanean, itsulapikoak jarri zituzten apirilaren erdialdean Gertu ostalari eta merkatarien elkarteko saltokietan. Zumaiara iristen diren errefuxiatuei laguntzeko erabiliko dute bildutako dirua. 

Zumaiako zenbait saltokietan itsulapikoak izan dira bi hilabetez, Ukrainako errefuxiatuen alde dirua biltzeko. Jaso dituzte dagoeneko, eta egin dute kontaketa: guztira, 1.203,59 euro bildu dituzte. SOS Ukraina Zumaiako kideek bere eskerrik beroenak eman nahi izan dizkiete ekarpena egin duten zumaiarrei. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide