Barakaldoko hilketa matxista salatzera deitu dute

Maria Maya Manterola 2022ko ekainaren 14a

Apirilan zendu zen andrea, baina joan den astean atxilotu zuten haren semea, ama hiltzea leporatuta. Eraso matxista salatu eta autodefentsa feminista aldarrikatuko dute gaurko deitutako elkarretaratzean. 

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak eta Zumaiako Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu dute gaurko, beste behin ere, hilketa matxista bat gaitzesteko. Barakaldon apirilan zendu zen 90 urteko emakumezkoa. Gizonak ospitalera eraman zuen ama eroriko bat izan zuela esanaz, baina erorikoarekin bat ez zetozen zauriak atzeman zituzten adituek. Joan den astean atxilotu zuen, hilketa leporatuta. 

Elkarretaratzea 19:00etan izango da, Saregileen plazan. Erailketa salatu eta autodefentsa feminista aldarrikatuko dute. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide