Uretaratu dute 'Fonnalaks' ontzia

Aritz Mutiozabal 2022ko ekainaren 14a

Balenciaga ontziolak Fonnalaks izeneko ontzia egin du Norvegiako Samlaks armadorearentzat, eta gaur arratsaldean, 17:30 aldera, uretaratu dute. Ohiko moduan, botadura guztietan bezalaxe, herritarrek ikusminez jarraitu dute gertaera.

Akuikulturara bideratzeko diseinatu dute ontzia; hain justu ere, izokina garraiatzeko eta prozesatzeko erabiliko dute. Guztira, 49,70 metro luze ditu, 13,20 metroko mahuka eta dozena bat laguneko tripulazioarentzat kabida. Orain, falta zaizkion azken lanak Sarauneko moilan egingo dizkiote.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide