PORRA: zenbatgarren amaituko dituzte arraun ligak Zumaiako traineruek?

Baleike

Aurten ere antolatu du BALEIKEk arraun porra. Galdera, hauxe: zenbatgarren postuan amaituko dituzte zumaiarrek ETE eta KAE1 ligak?

Sari ederra lortuko du porraren irabazleak: bi lagunentzako otordua Muniosoro erretegian + Koolore surf modako arropak. 

Porran parte hartzeko aukera abuztuaren 1ean amaituko da, 12:00etan.

Parte hartzaile batek baino gehiagok asmatzen badu porra, zozketa bidez erabakiko da irabazlea.

EGIN PORRA HEMEN

Porra gehiago ere jarri ditugu martxan. Oriotarrena egiteko, KARKARA.EUSera sartu. Zarauztarrena egiteko, sartu ZARAUZKOHITZA.EUSera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide