Ekainean ere jarraipena izango dute KZguneko zuzeneko hitzaldiek

Maria Maya Manterola 2022ko ekainaren 16a

Astero IKTei buruzko zuzeneko hitzaldiak eskainiko dituzte, euskaraz eta gazteleraz. Gerora ere ikusi ahal izango dira hitzaldiok, KZgunearen YouTubeko kanalean.

KZguneak ekainean ere eskainiko ditu zuzeneko hitzaldiak, YouTube bidez. IKTei buruzko hitzaldi bana eskainiko dute astero, hain zuzen ere. Euskaraz eta gazteleraz izango dira, eta 30 minutuko iraupena izango dute. Zuzenean jarraitzerik ez dutenek gerora ere ikusi ahal izango dituzte solasaldiak. 

Zuzeneko hitzaldien informazioa helbide honetan eskura daiteke. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide