Irakurri matte taldea asteartean elkartuko da berriz ere. Irene Vallejoren Infinitua ihi batean saiakeraz ariko dira literaturzaleak, Uxue Alberdi gidari dutela, Fernando Rey Escalera liburuaren itzultzailearekin.
Hitzordua 18:00etan izango da, Alondegiko Moila gelan. Ikasturte hau bukatutzat emango dute saio horrekin, eta laster jakinaraziko dute irailetik aurrera landuko dituzten liburuen zerrenda.