Hainbat erakundetako ordezkariak Balenciaga ontziolan izan dira, 'Edda Brint' itsasontziaren izendapen ekitaldian

Aitziber Arzallus 2022ko ekainaren 19a

Zumaiako ontziolak Edda Wing konpainia norvegiarrarentzat eraiki du itsasontzia, eta itsasoko turbina eolikoen eraikuntzan eta mantentze lanetan ariko diren teknikarien itsasontzi ama izateko sortu dute.

Joan den ostiralean, Edda Brint itsasontziaren izendapen ekitaldia egin zuten Balenciaga ontziolan, eta ontziaren jabea den Edda Wing konpainia norvegiarreko ordezkariak ez ezik, hainbat euskal erakundetako ordezkariek ere parte hartu zuten ekitaldian; besteren arten, Eusko Jaurlaritzakoak, Gipuzkoako Foru Aldundikoak eta Zumaiako Udalekoak. 

Edda Brint itsasontzia itsasoko turbina eolikoen eraikuntzan eta mantentze lanetan ariko diren teknikarien itsasontzi ama izateko sortu dute. 82,4 metroko luzera dauka, eta 60 laguni eman diezaioke ostatu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide