Moilako autobus geltokia kenduko dute datorren larunbatetik aurrera

Baleike 2022ko ekainaren 20a

Zumaia eta Donostia lotzen dituzten autobusak ez dira geratuko Txomin Agirre kaiko geltokian datorren larunbatetik, ekainaren 25etik irailaren 11ra bitartean. 

Uda sasoian herrigunean sortu daitezkeen trafiko pilaketa eta eragozpenak saihestu nahi dira neurri honekin. Hori dela-eta, Zumaia-Donostia lineako autobusek Patxita Etxezarreta kaleko geltokietan soilik egingo dituzte geldialdiak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide