Hasi dira gerrako kanporatuen omenezko oroigarria berriztatzen

Juan Luis Romatet 2022ko ekainaren 21a

1937ko otsailean faxistek herritik kanporatu zituzten herritarrak omentzeko omenaldia egin zuten orain bost urte, ekintza lazgarri haren 80. urteurrenean. Omenaldiarekin batera jarritako oroigarria berriztatzen hasi dira orain. 

Burdinazko egitura hau Ignacio Zuloaga plazan kokatzen da, eta 1937ko otsailean kanporatu zituzten 252 herritarrak omentzea du helburu. Bego Blancok margotutako oroigarria, Jexux Iribarrek idatzitako testu bat darama; Juan Luis Blancoren kaligrafiak jantzitakoa. 

Denborak eta eguraldiak eragina eduki dute, eta egungo udalak berriztatzeko erabakia hartu. Atzo bertan hasi zen Bego Blanco oroigarria eraberritzen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide