Eman dituzte Distiraren lehiaketetako sariak

Juan Luis Romatet 2022ko ekainaren 22a

Aste hasieran eman zituzten Distira elkartearen barruan antolatutako lehiaketetako sariak. 

Lehenbizi, gai jakin batzuen inguruan hilero antolatutako lehiaketen sariak banatu zituzten, eta ondoren urte osokoak. David de Llodiok irabazi du lehen saria, Jose Luis Garciak bigarrena, eta Soraya Lopezek hirugarrengoa. 

Argazki elkarteak jakitera eman duenez, hileroko lehiaketetan sailkapen onenak lortu dituzten argazkiekin erakusketa bat egingo dute uztailean zehar. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide