Udalak eta herriko eragileek egitarau zabala prestatu dute aurtengo San Pedro jaietarako, bi urteren ondoren, zaindariaren jaiak behar bezala ospatzeko. Asteartean hasiko da festa, egun handiaren bezperan, 18:00etan botako duten suziriarekin, eta ordu berean pala txapelketa herrikoiko azken partidak jokatuko dira Odietan. Kirol ekitaldi ugari izango dira gainerako egunetan ere: herri kirolak, emakumezkoen pala txapelketako azken partidak, esku pilota txapelketa... Eta baita kulturari lotutako emanaldi ugari ere, txaranga, Bete ingoiau antzezlanaren emanaldia edota jazz kontzertua, esaterako.
Hona hemen egitaraua:
Ekainak 28, asteartea
- 18:00. Udaletxean txupinazoa.
- Jarraian, erraldoi eta buruhandiak kalejiran Tolosako dultzaineroekin.
- 18:30. Ustekabe txarangaren kalejira.
- 18:45. Sagarbidetik, sanpedroetako danborradaren irteera.
- 18:00. Pelota partiduak Odietan Herri mailako Pala txapelketa, azken partidua.
- 20:00. Udaletxean herriko bandera jasotzea.
- 21:30. Torreberrin danborradako kideen afaria.
- 22:00. Amaiako plazan diskoteka: Dj Alejandro.
- 22:30. Eusebio Gurrutxaga plazan dantzaldia Trikizio taldearekin.
Ekainak 29, asteazkena
- 09:00. Tolosako dultzaineroekin goiz soinua.
- 11:00. Prozesioa, eta ondoren Meza Nagusia.
- 11:00-13:00. Torreberrin haurrentzat jolasak eta tailerrak.
- 11:30. Dultzaineroak kalejiran.
- 12:00. Iraunkorrak txarangaren kalejira.
- 13:00. Eusebio Gurrutxaga plazan Udal Musika Bandaren kontzertua.
- 17:30. Eusebio Gurrutxaga plazan Tomaxen abenturak haur antzerkia.
- 18:30. Iraunkorrak txarangaren kalejira.
- 19:00. Eusebio Gurrutxaga plazan herri kirolak.
- 19:00. Dultzaineroak kalejiran.
- 22:30. Amaiako plazan diskofesta.
- 23:00. Su artifizialak Valecea piroteknia etxearen eskutik.
- Jarraian, Tolosako dultzaineroak kalejiran Arranplatik Eusebio Gurrutxaga plazara.
- Ondoren, dantzaldia bertan Zumaiako Musika Bandarekin.
Ekainak 30, osteguna
- 17:30. IV. Emakumezkoen pala txapelketa semifinal eta finala.
- 19:30. Mari kalean, Musika Eskolako Jazz kontzertua.
Uztailak 1, ostirala
- 18:00. Herri mailako Esku pilota txapelketa, azken partidua.
- 22:00. Mari kalean, antzerkia: BETE INGOIAU!.
Uztailak 2, larunbata
- 18:00. Buztintxuriko erraldoien kalejira.
- 22:30. Mariatxi Cuchín Ibáñez eta Garibaldi-band taldea.
Uztailak 3, igandea
- 11:00-14:00 + 17:00-20:00. Artisau azoka, Eusebio Gurrutxaga plazan.
- 19:30. Plaza dantzak, Odietan.