San Joan bezperako gau magikoa suaren bueltan ospatu dute

Maria Maya Manterola 2022ko ekainaren 24a

Euriak euri, udako solstizioari harrera beroa egin diote Zumaian. San Joan bezperako ohiturari eutsiz, Sanjuaniturrin eta Gernika parkean suaren bueltan bildu zen zenbait herritar. Dantzan ospatu zuten batzuk gau magikoa, suaren gainetik salto egin zuten beste zenbaitek, eta txarrak sutara bota zituzten beste batzuk.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide