Eguraldia lagun zutela, Odieta frontoian jokatu ziren ostiral arratsaldean esku pilota txapelketa herrikoiko finalerdiak. Lehen partidan, Odriozola-Iribar bikoteak 22 eta 13 irabazi zion Iribar-Martija bikoteari; bigarrengoan ere emaitza bera izan zen, eta Etxabe-Olidenek 22 eta 13 irabazi zien Aizpurua eta Salegiri.
Datorren ostiralean, uztailaren 1ean jokatuko dira txapelketako azken partidak Odietan. Hirugarren eta laugarren postuak erabakitze partidan Gorka Iribar eta Joseba Martija Iosu Salegi eta Aitor Aizpuruaren aurka arituko dira, eta finalean Ander Odriozola eta Oihan Iribar Peio Etxabe eta Aitzol Olidenen aurka.