Benidormera bidaia antolatu du Beheko Plazak udazkenerako

Juan Luis Romatet 2022ko ekainaren 26a

Irlandara egindako bidaitik bueltatu berri, Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkartea datorren udazkeneko eskaintza prestatzen hasi da jada. 

Hala, urriaren 3tik 13ra bitartean Benidormera joango dira Beheko Plazako bazkideak. Lau izarreko hotel batean egingo dute egonaldia, eta horren barruan sartuko dira jatordu guztiak.

Bidai honetarako izen-ematea uztailaren 4an zabalduko dute. Izenak elkarteak Hogarrean duen bulegoan emango dira, goizeko 11:00etatik aurrera. Bidaiko xehetasun gehiago Hogarreko sarreran dagoen ohar taulan aurki daiteke.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide