Haurrek ere izan dute igerian egiteko aukera

Juan Luis Romatet 2022ko ekainaren 25a

Helduen proba hasi aurretik, haurrek izan dute igeri saioa egiteko aukera. Talaipe paretik atera eta Arranpla arteko tartea bete dute igerian gaztetxoek. 

Zarautz eta Zumaiako 30 bat igerilarik hartu dute parte igeriketa saioan, eta 500 metro egin dituzte igerian. Gizonezkoetan, Pablo Zulaika zarauztarra izan da azkarrena, 15:44 denborarekin. Bigarren eta hirugarren Telmo Mangas eta Aaron Alberdi zumaiarrak sailkatu dira. Emakumezkoetan, Zumaiako igerilariak izan dira azkarrenak: Karle Mangas lehena, Ariane Agirre bigarren eta Libe Aginagalde Aristi hirugarren. 

Hemen ikus daitezke haurren probako sailkapenak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide