Aurkeztu dute Euskaraldiko murala

Juan Luis Romatet 2022ko eka. 26a, 10:30

Aurtengo Euskaraldiak badu murala. Ardantzabideko Intxaurtxoetako estalpean (igogailuaren alboan) margotu duten murala aurkeztu zuten atzo. 

Hitzez ekiteko garaia leloa darama Euskaraldiaren harira Ardantzabiden margotu duten muralak. Atzo eguerdian egindako aurkezpen ekitaldian azaldu zutenez, Sara Etxabek egin du diseinua eta Koldo Landaluzek margotu ditu irudiak. 

Horrekin batera, Euskaraldiaren aurreko bi edizioetan izandako lorpenak jasoko dituen totema ere erakutsi zuten. Totem hau ibiltaria izango da eta herriko zenbait eraikin publikoetan jarriko da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide