'Ezbaian' diskoa aurkeztuko dute Ainhoak eta Aitzolek gaur Zumaienan

Juan Luis Romatet 2022ko ekainaren 26a

[EGUNERATUTA] Ainhoak eta Aitzolek sortu duten Ezbaian diskoko abestiak zuzenean entzuteko aukera izango da gaur arratsaldean Zumaienako aretoan.

Duelea urtebete sortu zuten proiektua. Zenbait kontzertu eman eta gero, diskoa grabatzera sartu ziren, eta Ezbaian da grabazio horietako emaitza. Gaur aurkeztuko dute Zumaian, 19:00etatik aurrera, Zumaiena ikastetxeko aretoan. Hasiera batean Baso Magikoan egitekoa zen, baina eguraldiaren iragarpenengatik mugitu dute lekuz,

Ez dira bakarrik egongo gaurko emanaldian. Izan ere, Astindu dantza elkarteko kideek edota herriko sortzaileen sareko kideek ere parte hartuko dute ekitaldian. 

Hemen entzun daiteke diskoa osatzen duten abestietako bat. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide