Herritarren aurrean aurkeztu du disko berria Ainhoa eta Aitzol bikoteak

Juan Luis Romatet 2022ko ekainaren 27a

Ezbaian izeneko diskoa plazaratu du berri du Ainhoa eta Aitzol bikoteak. Atzo herritarren aurrean aurkeztu zuten, Zumaienan emandako kontzertuan. 

Kontzertua Zumaienako Baso Magikoan zen egitekoa, baina eguraldiagatik areto barrura eraman zuten. Entzule kopuru polita bertaratu zen Ainhoa eta Aitzol bikoteak –atzo boskote– emango zuen kontzertua entzutera.

Hemen ikusi eta entzun daiteke kontzertuko une bat. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide