Dultzaineroak, erraldoi eta buruhandiak eta udal ordezkariak nahiz herritarrak 18:00etan bildu dira udaletxe parean, sanpedroei hasiera emateko. Herriko kirolarien lana aitortu nahi izan du udalak, eta horietako batzuk izan dute festak iragartzeko suziriak botatzeko ardura.
Festa lehertu bezain laster kalejiran atera dira haur, heldu zein gazteak Beheko plazara, erraldoi eta buruhandiekin batera. Herriko kaleetan zehar ibili dira gero, txarangak lagunduta.
Igandera bitarte, sanpedroei lotutako jarduera ugari izango da herrian. Ikusi hemen egitaraua.