Sanpedroak 2022

Danborren laguntzarekin igo du Lucia Lacarrak herriko bandera

Juan Luis Romatet

Lucia Lacarra omendu du aurten San Pedro jaietako danborradak. Dantzariak igo zuen atzo iluntzean herriko bandera udaletxeko balkoitik.

Suziriaren jaurtiketak eman zion hasiera atzo arratsaldean San Pedro jaiei. Ordu erdi geroago abiatu zen sanpedroetako danborrada Puntanueta paretik. Lore sorta batekin eta aurresku batekin agurtu zuten danborradako kideek Lucia Lacarra, danborradak aurten omendu duen zumaiarra. Dantzariak igo zuen ondoren herriko bandera udaletxeko balkoitik.

Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide