- Kolonbia. Krimen kopurua nabarmen murriztu izanak mundu guztiko turisten helmuga bihurtu du Hegoamerika iparraldeko harribitxi hau.
- Kuba. Kubara joatea denboran atzera jauzi egitea da, 1960ko hamarkadara, hain zuzen. Habana hiriburua ikusgarria da, eta hondartza bikainak ditu.
- Sardinia. Mediterraneoko bigarren uharterik handiena. Dena dauka: turkesa koloreko urak, 2.000 metrotik gorako mendiak eta herrixka xarmagarriak.
- Japonia. Bisitariak harritu eta maitemindu egiten ditu, besteak beste, tradizioa eta etorkizuna oso modu orekatuan uztartzeko gaitasuna duelako.
- Islandia. Bizi-bizirik dauden sumediak, labazko basamortuak, ur jauziak, glaziarrak, geiserrak, ur termalak... Ez da naturaren indarraz jabetzeko leku hoberik.
- Hegoafrika. Animalia basatiak gustuko dituztenen paradisua. 300 ugaztun eta 850 hegazti espezie inguru ikus daitezke hango babestutako naturguneetan.
- Zeelanda Berria. Paisaia natural ikusgarriak ditu: hondartzak, sumendiak, fiordoak, geiserrak, glaziarrak... Eta autokarabanaz bidaiatzeko munduko lekurik onena da.
- Brasil. Hamaika gauza erakargarri ditu: hondartzak, Amazonia, kaleko bizitza, musika, gastronomia... Baina denen gainetik, hango jendearen alaitasuna.
- New York. Etxe orratzen hiria edo sekula lorik egiten ez duena, beti da modako helmuga. 8,4 milioi biztanle ditu, eta 50 milioi bisitari hartzen ditu urtero.
- Albania. Adriatikoko altxor ezkutua, Montenegrorekin batera. Ez dira turista gehien hartuko dituzten herrialdeak, baina, martxa honetan, aurki izango dira.