Iturainen eta Curielen 'Bete ingoiau' antzezlana izango da gaur Mari kalean

Maria Maya Manterola 2022ko uztailaren 1a

Goiz Eder Iturain eta Esti Curiel zumaiarrak dira antzezlaneko protagonistak, eta gasolindegiko lankideak dira istorioan. Kalean eskainiko dute gaur 2021ko Poltsiko antzerki sorkuntzako lan finalista, 22:00etan. 

Zutani Teatroaren Bete ingoiau antzezlana izango da gaur 22:00etan Mari kalean. Hain zuzen, Goiz Eder Iturain eta Esti Curiel aktore zumaiarrak gasolindegiko langileen azalean sartuko dira: lantokian ezagutu zuten elkar, eta denbora daramate elkarrekin lanean, baina batak bestearekin ez du zerikusirik. Geroz eta bezero gutxiago dituzte, eta negozioa oso gaizki doa, alboan gasolindegi moderno horietako bat zabaldu dutelako. Eguna joan eguna etorri, beti kontu bera. Baina, halako batean, monotonia hori hautsiko duen zerbait gertatuko da. 

2021koi Poltsiko antzerki sorkuntzako finalistak izan ziren Iturain eta Curiel Bete ingoiau antzezlanarekin.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide