IV. Emakumezkoen pala txapelketako finalerdiak eta finala jokatu ziren jardunaldi berean atzo, osteguna. Hasierako mailan partida bakarra jokatu zuten, eta Hegoa Telletxea Anduezak eta Maider Urbieta Loyolak osatutako bikotea izan zen garaile, Janire Muñoz Martin / Mikele Gurrutxaga Urzelairen aurka 22 eta 14 irabazita.
Maila aurreratuan, berriz, hiru bikote neurtu ziren aurrez aurre, eta Karmele Martinez de Cabredok eta Jone Azkoaga Elejondok lortu zuten beste bi bikoteak mendean hartzea –Leire Esnal Urbieta - Vanesa Arbelaiz Yeregi eta Ana Egaña - Mariana Baud, hain zuzen–.
Txapelketa amaitu arren, Emakumeon* Etxeak gogorarazi nahi izan du asteartero biltzen dela pala taldea Sagarbiden, eta oraindik ere izena eman daitekeela, Emakumeon* Etxera jota.