Artisauen sorkuntzak eta jakiak izango dira salgai biharko artisau azokan

Maria Maya Manterola 2022ko uztailaren 2a

Beheko plazan jarriko dituzte postuak, eta 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara zabalduko dituzte. 

Uda sasoiaren hasierarekin batera, bueltan da berriz ere artisau azoka. Bihar, igandea, Zumaiako nahiz inguruko herrietako artisauek beren postuak jarriko dituzte Beheko plazan, eta askotariko produktuak saldu: bitxiak, larrua, zilarra, eskuz egindako pilotak, altzariak, zeramika...

Janaria ere izango da postuetan. Beheko plazan jarriko dituzte, eta 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara zabaldu. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide