Beheko Plaza elkartea nagusi billarreko txapelketan

Juan Luis Romatet 2022ko uztailaren 6a

Billarreko lehenengo txapelketa jokatu dute Zarauzko Udaberriko eta Zumaiako Beheko Plazako billar jokalariek. 

Txapelketako finala Zarauzko Udaberri elkartearen lokaletan jokatu zen, eta Zumaiakoak izan ziren irabazleak joko oso borrokatuen ondoren. 

Beheko Plazaren aldetik billar-jokalari hauek aritu ziren: Jose Mari Pecharroman, Xabier Irureta, Willem Prinse eta Luis Ruiz.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide