5.000 euroko beka sormen proiektuak babesteko

Juan Luis Romatet 2022ko uztailaren 7a

Zumaiako Udalak 5.000 euroko diru kopuru bat bideratuko du sormen proiektuak babesteko. Beka honen bidez, kultura, arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, argazkia, antzerkia, literatura, musika, dantza eta koreografia edo diziplina anitzen arteko lanak bultzatu nahi dituela iragarri du. 

Kultur sorkuntza babesteko beka berri bat sortu du Zumaiako Udalak. 5.000 euroko diru kopurua bideratuko du sormen lanak sustatzeko. Horren barruan sartuko dira literatur testuak, antzerkia edo antzerki testuak, zinema eta ikus-entzunezkoak, dantza, arte plastikoak, eta bestelakoak. Deialdiak proiektu zehatzak eta beharrezko sormen prozesua barnebiltzen dituela azaldu du udalak.

5.000 eurokoa da beka, eta banaka zein taldean aurkeztu daitekeela gaineratu du udalak. Jasotako proiektuen artean epaimahaiek egingo duen balorazioaren arabera, kopuru osoa proiektu bakar bati edo gehiagori emango zaie.

Beka deialdi honetara aurkeztuko diren proposamenak herritarren Arreta Zerbitzuan edo erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu daitezke. Proposamenak aurkezteko epea urriaren 5ean itxiko da.

Deialdian jasotzen da beka honen inguruko informazioa, baita zer irizpide hartuko dituen kontuan epaimahaiak proposamenak puntuatzeko orduan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide