Osasun krisialdiaren ondorioz azken 2020an eta 2021ean ezin izan zen jokatu Itzurun frontoian jokatu izan den binakako esku pilota txapelketa. Aurten bestelako asmoa du Zumaiako Pilota Elkarteak, eta esku pilota txapelketa herrikoia amaitu berri, Itzurungorako izen ematea zabaldu du. Interesdunek mezua bidali beharko dute zpelkartea@gmail.com helbidera. Epea uztailaren 29an itxiko da, eta dena ondo bidean abuztuan zehar jokatuko dira neurketak.