Abuztuaren 1era arte, martxan da 2022ko arraun porra

Baleike 2022ko uztailaren 10a

Iazko galdera bera prestatu du BALEIKEk herri arraunzaleentzat: zenbatgarren amaituko dute liga Zumaiako traineruek? Irabazleak Muniosoro erretegian bi lagunentzat otordua irabaziko du eta baita Koolore surf modako arropa ere.

Sari ederra lortuko du porraren irabazleak: bi lagunentzako otordua Muniosoro erretegian + Koolore surf modako arropak. 

Porran parte hartzeko aukera abuztuaren 1ean amaituko da, 12:00etan.

Parte hartzaile batek baino gehiagok asmatzen badu porra, zozketa bidez erabakiko da irabazlea.

EGIN PORRA HEMEN

Porra gehiago ere jarri ditugu martxan. Oriotarrena egiteko, KARKARA.EUSera sartu. Zarauztarrena eta getariarrena egiteko, sartu ZARAUZKOHITZA.EUSera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide