Beheko Plaza abesbatzak udako kontzertua eskaini du

Mikel Eizagirre 2022ko uztailaren 9a

COVID-19az geroztik egin duten lehen emanaldia izan zen ostiralekoa. "Ilusioz gainezka" hartu dutela azaldu du Agustin Zubimendi zuzendariak. Mari Carmen Azpeitia pianojolea omendu zuten amaieran.

Beheko Plaza abesbatzak kontzertua eskaini zuen ostiral iluntzean, Komentuko kaperan. Pandemia hasi zenetik, Zumaiako abeslariek ez dute jendaurrean aritzeko aukerarik izan. Beraz, baziren hiru urte inguru oholtzara igo ez zirela.

Hainbat lagun bertaratu ziren emanaldia entzutera, zenbaitentzat lehendabiziko aldia izan zen. Bukaeran omenaldia egin zioten Mari Carmen Azpeitia pianojoleari, lore-sorta eta bertso batekin. Koruak betidanik ondoan izan ditu Azpeitia eta bere doinuak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide