Maila goreneko kontzertua entzuteko aukera izan da organo zikloaren barruan

Juan Luis Romatet 2022ko uztailaren 11

Nazioarteko Flysch Organo Jaialdiak geldialdia egin zuen larunbat iluntzean Zumaian. Entzule ugari bertaratu zen Parrokian egindako emanaldira, eta maila goreneko kontzertuaz gozatzeko aukera izan zuten. 

Errenteriako Andra Mari Abesbatzak eta Alize Mendizabal organistak eskaini zuten organo ziklo honetako emanaldia San Pedro Parrokian. Abesbatzak berak Junkal Guerrero konpositoreari eskatutako obra bat jo zuten bien artean, Arimen Besarkadan (Requiem), hain zuzen. Guerrero bera Zumaian izan zen kontzertua entzuten. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide