Askotariko ekintzez betetako egitarauarekin datoz Arroabeko karmenak

Maialen Etxaniz 2022ko uztailaren 11

2019ko karmenetako artxibo irudia.

Uztailaren 15etik 17ra ospatuko dituzte aurten Karmen jaiak Arroabean. Adin guztietako herritarrei zuzendutako ekintzak antolatu dituzte beste urte batez. Besteak beste, pala txapelketak, bazkari-afariak, bertso saioa, bingoa eta kontzertuak antolatu ditu Arroabeko Festa Batzordeak. Beste batzuen artean, Dj Bullen eta Unidad Alavesa eta Iheskide musika taldeen emanaldiak izango dira karmenetan.

Arroabeko Festa Batzordeak askotariko ekintzez betetako egitaraua antolatu du Karmen jaiak behar bezala ospatzeko. Aurten, ekainaren 15tik 17ra bitartean ospatuko dituzte festak, eta adin guztietako herritarrei zuzendutako ekintzak prestatu dituzte. Ez dute hutsik egingo urteroko bazkari-afariek, mezak, musika emanaldiek eta jolasek. Pala txapelketa eta bertso saioa ere antolatu ditu festa batzordeak. 

Hona hemen karmenetako egitaraua, osorik: 

Uztailak 15, ostirala: 

  • 11:00etan: Umeentzat jolasak.
  • 12:00etan: Jubilatuen meza.
  • 12:30ean: Jubilatuen pala partida. 
  • Jarraian, jubilatuen eta haurren bazkaria. Bazkalostean, trikitilariak. 
  • 17:00etan: Txokolatada. 
  • Ondoren, gaztetxoen pala txapelketa. 
  • 19:00etan: Pala txapelketaren finala. 
  • 21:00etan: Herri afaria. 
  • 23:00etan: Kontzertuak: 12 Iratzar 22 erromeria eta DJ Balber. 

Uztailak 16, larunbata: 

  • 06:00etan: Karroza.
  • 11:00etan: Puzgarriak. 
  • 11:30ean: Paella lehiaketaren hasiera. 
  • 12:00etan: Karmen eguneko meza. 
  • 14:30ean: Kuadrillen bazkaria. 
  • 17:30ean: Kuadrillen arteko jolasak zezenekin. 
  • 19:00etan: Gotx elektrotxaranga.
  • 23:00etan: Kontzertuak: Unidad Alavesa, Iheskide eta DJ Bull. 

Uztailak 17, igandea: 

  • 10:30ean: Lopeneren abereak. 
  • 12:30ean: Arroako dantza taldearen ikuskizuna. 
  • 17:00etan: Bingoa. 
  • 18:00etan: Bertso saioa: Uxue Alberdi, Amaia Agirre, Andoni Egaña eta Iker Zubeldia. 
  • Ondoren, sagardo dastaketa. 
  • Afalostean, Izer eta Alabierren emanaldia. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide