San Pedro zesta-punta sariko finalak jokatuko dira gaur Aitzurin

Juan Luis Romatet 2022ko uztailaren 12a

Gaur arratsaldean jokatuko dira Aitzuri frontoian San Pedro zesta-punta sariko finalak. Bi partida izango dira jokoan 18:30etik aurrera. 

Zesta-puntako San Pedro saria gaur bukatuko da 18:30etik aurrera Aitzuri frontoian jokatuko diren partidekin. Lehenbizi, emakumeen finala jokatuko dute Arai Lejardik eta Erika Mugartegik osatutako bikoteak batetik, eta Eneritz Lizardik eta Elaia Gogenolak osatutakoak, bestetik. Ondoren, gizonen finala jokatuko dute Cosme Agirrek eta Mikel Mancisidorrek, Eñaut Urreisti eta Roberto Lekueren aurka. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide