Komentua barrutik ezagutzeko bisita gidatuak izango dira udan

Maria Maya Manterola 2022ko uztailaren 12a

Uztailaren 15ean, 29an eta abuztuaren 25ean izango dira bisitak euskaraz, eta abuztuaren 11n gazteleraz. Eraberritze lanak hasi aurretik aukera eman nahi izan dute Mojaxarren komentua barrutik ikusteko. 

Komentua barrutik bisitatu ahal izango da udan zehar, lau egunez. Uztailaren 15ean, 29an eta abuztuaren 25ean euskaraz izango dira bisitak, eta abuztuaren 11n gazteleraz. Guztiak ere 19:00etan hasiko dira. 

Bisita gidatua daoakoa da, eta Turismo Bulegoan eman daiteke izena, bisitaren eguneko 13:00ak arte. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide